lunes, 27 de junio de 2011

IRITSI GARA

Lehenik eta behin, agur bat guztioi! Izenburuak dioen moduan, azkenean iritsi gara, Islamabaden gara! Aurreko sarreretan ohartuko zinaten, pisuarekin zenbait arazo izan ditugula Madrilen, baina tira, guztia  gainditu eta bertan gara. Menditik apur bat gertuxeago.
Hegazkinetik jeitsi eta petate guztiak gurekin iritsi direla ikusita kezka bat gutxiago. Aireportu kanpoan zegoen Akbarren anaia, Anwar, gure zain, eta gauza guztiak hartuta hotelera etorri gara.

Nere bisatuarekin ez dagoela arazorik baieztatu digu Akbarrek telefonoz, eta Skardun luzatuko dugula esan digu. Bestetik, galtza luze batzuk erosiko ditugu, az baita posible Gore Tex galtzekin garai honetan kaletik ibiltzea.
Orain Anwarren zain gaude, afaltzera norabait eramango gaitu, Tipical Pakistani jango dugula esan digu, ea zer den hori.. Gu behintzat oraingoz osasunez ongi gabiltza eta horrela jarraitzea espero dugu.

Besterik gabe, agur eta urrenarte!

3 comentarios:

  1. Hi animo eta sorte on!!! Hi iker pasaban zutaz galdezka omen dabil, zure gizon piura guztatuko zitzaion!!! 13an parranda earra botauko deu Donostin ezta?benga; zaindu koldiños eta iker.
    JonMu.

    ResponderEliminar
  2. Aupa Elektriko jauna eta konpañia,

    Pozten gara ondo eta umoretsu iritsi izanaz, bai! Gasteizen izugarrizko beroa, sargori itogarria, 40 bat gradu ... gustora ibiliko ginateke Kutxin gora eta behera goretex batzuekin :)

    Ondo ekin bideari eta gora bihotzak!
    Patxo bana,


    naiara eta ion

    ResponderEliminar
  3. Aupa bikote!
    Animo asko hemendik eta egurre mendiari!!
    El pollo volador

    ResponderEliminar